Auzoko proiekturako dinamizatzailea behar da Azpeitian

Azpeitian martxan jarriko den Auzoko egitasmorako dinamizatzailea behar da. Hautagaiek irailaren 19a baino lehen bidali beharko dute curriculuma mikel@topagunea.org helbidera.

Zer da Auzoko:

auzokoAzpeitiko kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea. Egitasmoaren helburuak:

– Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea

– Azpeitin zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea

– Hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.

 

Eskaintzen da:

– Auzoko proiektua dinamizatzea.

– Astean 10 orduko lan-jarduna.

 

Eskatzen da:

– Dinamizatzeko gaitasuna.

– Hizkuntzekiko sentsibilitatea.

– Harremanetarako gaitasuna.

– Aniztasunarekiko interesa.

– Azpeitiarra izatea.

 

*Dinamizatzailea aukeratzeko, aurkeztutako curriculumen arabera, hainbat hautagairi elkarrizketa baterako deia egingo zaie.

 

2 comments for “Auzoko proiekturako dinamizatzailea behar da Azpeitian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude