Urriaren 11an Derion izango da TopaEguna

TopaEgunaren aurtengo edizioa urriaren 11n, larunbata, ospatuko da Txorierri eskualdean, Derion.

topaeguna_webBertako Tximintx elkarte anfitrioia, “eskualde zabala” deitu dugun Txorierri eta inguruko eskualdeetako hainbat elkarte eta Topaguneak martxotik ari gara egun horretarako egitarau aberasgarri eta erakargarriena prestatzen, eta dagoeneko esan dezakegu oso aurreratua dugula.

Jai eguna izango dena, elkargune, indargune, trukegune eta ikasgune bihurtuko dugu, horretarako, egitarauan, jendeari jendearekin egoteko aukera emango dioten ekitaldi ludikoez gain, euskaltzaleen mugimenduaren baitako hainbat esperientzia eraginkor trukatzeko aukera , gazte euskaltzaleen arteko gogoetak eta hurbileko beste herri mugimenduen ikuspegia ezagutzeko tartea izango da.

Ondo pasatzeaz gain , parte hartzaileei etxera irakaspen aberasgarriren bat eramateko aukera eskainiko dien eguna dugu gogoan. Hori, eta askoren ekarpen txikiekin gauza handiak egin daitezkeen egiaztatzea. Hortaz, gorde urriaren 11koa zuen agendetan, euskaltzaletasunaren urteroko hitzordurako. Merezi dugulako merezi du!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude