Mintzalagunen izen emate kanpaina prestatzen ari gara

Kartak_5Kanpaina grabaketaUrtero bezala, ikasturte hasieran mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko izen emate kanpaina abiatuko dugu euskaltzaleen elkarteen artean. Irailaren bukaeran izango da, baina honezkero hasi gara kanpaina prestatzen.

Getxoko zenbait berbalagunek lagundu digute aurtengo euskarriak prestatzen, eta dotore dotore ikusiko dituzue kartel eta eskuorrietan. Eskerrik asko koadrila! Aste honetan, berriz, bideoa grabatu dugu, baina ikusteko, irailera arte itxaron beharko dugu.

Bitartean, uda ona pasa, segi ingurukoekin mintzalagun izaten, eta irailean berriz elkartuko gara!