Hausnartu sarietan aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da

hausnartuHausnartu euskal soziolinguistika sarien zazpigarren edizioan lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen lehiaketaren helburua da euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza.

Aurkezten duten lanek oinarri zientifikoa izan behar dute eta lan teorikoak, teoriek aplikazioak (ikerketa aplikatukoak) edo saiakerak izan daitezke. Azkenik, lanak aurretik argitaratu gabeak izan beharko dira.

Hiru sari banatuko ditu epai-mahaiak jasotzen dituen lanen artean, 1.500, 1.000 eta 700 eurokoak, hurrenez hurren. Horrez gain, aurkeztutako lan onenak BAT aldizkariaren zenbaki berezi batean argitaratuak izango dira.

Argibide gehiago: Hausnartu sariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude