topagunea.eus aurkeztu dugu, beste .EUS aitzindariekin batera

Gaur eguerdian aurkeztu dira Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean .EUS aitzindariak diren 92 webguneak.Aitzindari horien artean dago Euskaltzaleen Topagunea ere, eta beraz, hemendik aurrera topagunea.eus izango da euskaltzaleen sareko topagunea.

puntueus_logoa_300x300Hilabeteak pasa dira jadanik Euskarak eta Euskal Kulturak bere domeinu propioa izango zuela jakinarazi zenetik eta geroztik lanean aritu da PuntuEus fundazioa domeinu hori lehenbailehen erabilgarri izan zedin.

Gaur aurkeztu dira lehen 92 aitzindariak (kultur arloko eragileak, erakunde publikoak, enpresak, bestelako gizarte eragileak eta hedabideak) eta tartean daude Euskaltzaleen Topaguneko mugimenduko zenbait kide ere:

2014 urteko abenduaren 3rarte aitzindari hauek bakarrik izango dute .eus domeinua erabiltzeko aukera, baina Euskararen Nazioarteko Egunetik aurrera edozein erakunde eta pertsonek erabili ahal izango dute sare Euskara eta Euskal Kulturaren komunitatearen ikur izango den .eus domeinua. Abenduaren 3an bertan domeinua erabiltzen hasteko aukera izango izateko abiarazte aldian (irailaren 16a eta azaroaren 18a artean) eskaria egin beharko da.

Aitzindarien artean dagoen aniztasuna aipatu dute PuntuEus fundazioko ordezkariek aurkezpenean eta aniztasunak .eus domeinuaren izaera inklusiboa indartzen duela azpimarratu dute.

Ondokoak dira gaurtik aurrera .eus domeinua erabiliko duten 92 aitzindariak:

9 enpresa:

23 erakunde publiko, alderdi eta sindikatu:

 

14 hedabide:

 

eta euskal kulturgintzan kokatu dituzten 46 erakunde:

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude