Tantanez Tantan euskaraz bizitzeko apustua egin dute Eibartarrek

etakitto_gantxilla1Larunbatean, maiatzaren 31n, eguerdiko 13.00ean hitzordua izan zuten Eibarko euskalzaleek. Tantanez Tantan Eibarren euskaraz bizi edo Gantxilla Eguna ospatu zuten Eibarko Urkizutik abiatuta. 4. edizioa bete zuen horretan, herritar guztiak Eibarren ere euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu zuten, saman koadrodun zapia lotuta, gantxilla eskutik eskura pasatzen. 60 talde inguru zeuden gonbidatuta, baina deialdian herri osoak hartu zuen parte, Eibarko euskalgintzako taldeak deituta.
13.00ean, Urkizuko iturrian, Gurasoak Berbetan egitasmoko parte-hartzaileek bete zuten gantxilla urez, eta hortik aurrera, eskuz esku, Untzagaraino eraman zuten; hori bai, euria ere presente izan zen, ur larregi izateraino une batzuetan. Behin Untzagan, taldeko argazkia atera, euskeraren aldeko aldarrikapena irakurri, egun horretarako propio sortutako bertsoa abestu eta euskal dantzak egin ziren. Ekitaldi amaierako aldarrikapena Klub Deportiboak irakurri zuen, aurten 90 urte betetzen ditu-eta.
Eta Kitto! Euskara Elkarteko webgunean azaltzen den modura, Eibarko hainbat eragilek parte hartu zuten ekimenean:
etakitto_gantxilla2Asola Berri / Urkizu Herri Ikastetxea / Juan Antonio Mogel Ikastola eta bertako Guraso Elkartea / Gaztetxea / Goruntz abesbatza / Trikitilariak / Andirao baserritarren Elkartea / …eta kitto! Euskara Elkartea / …eta kitto! Euskara Elkartearen bazkideak / Berbetan / J.A. Mogel Ikastolako hankapaloak / La Salle Azitain / Aldatze / Hizkuntza Eskola / Eibar arte / Ustekabe / Sindikatuak / Badihardugu / Armeria Eskola / Gure Esku Dago / Dendarien Elkartea / Debabarreneko Bertso Eskola / Itzio BHI / Ignacio Zuloaga institutua / San Andres ikastetxea / Jaixak Herrixak Herrixantzako / Usartza Txistulari Taldea / Ikasten / Kaleetan Kantuz / Nagusien komisioa / Legarreko musika taldeak / Zeramika Eskola /  Marrazki Eskola / Alderdi politikoak / Txirrindulari Elkartea / Sostoa / eibar.org / Ernai / Zona 10 / EHE / Eibarko Kantuzaleak / AEK / Udal Euskaltegia / Urbat / Eibar Rugby Taldea / Eibar Kirol Elkartea / Aspe / Arrate Kultur Elkartea / Arrateko Andra Mari ikastetxea / La Salle Isasi / Klub Deportiboa / Musika Eskola / Amaña ikastetxea / Urki Futbol Taldea / Unibertsitate Laborala / Dantza Garaikidea / Eskubaloi Taldea / Haur Eskolak / Eskozia La Brava / Bihurri

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude