Mintzalagunen 20. urteurrena ospatuko dute Donostian

IMintzalagunak, 20 urtekasturte honetan 20 urte bete dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik. Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Duela 20 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 200 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal Herrian, guztira 5.500 mintzalagun daude.

Urteurrena ospatzeko, Donostiako mintzalagunek ikuskizun bat antolatu dute. Ekainaren 20an izango da (ostirala), arratsaldeko 20:00etan, Egia Kultur Etxeko Gasteszenan. Mintzalagun egitasmoan ari diren eta aritu diren guztiei omenaldia egin nahi diete Bagerako kideek, eta mintzalagunez gain euskaltzaleak ere gonbidatu nahi dituzte ekitaldira.

Mintzalagun egitasmoan oinarritutako 10 esketx umoretsu prestatu ditu Zurriola antzerki eskolak, eta tartean bertsoak, dantza, abestiak… ere izango dira. Sarrera doan izango da baina aurrez izena eman behar da bagera@bagera.net helbidean edo 943467181 telefono zenbakian. Ondoren luntx bat izango da, eta bertan parte hartu nahi izanez gero 5€ ordaindu behar dira 30350092570920042476 kontuan (izen abizenak jarrita), ekainaren 18a baino lehen.

Zorionak mintzalagunak, eta zorionak Bagera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude