Arabako ALEA, astekari berri bat urte bukaeran

2014 urte bukaeran kaleratuko da Araba osoko euskaldunei zuzendutako ALEA astekariaarabako_alea, egitasmo komunikatibo berria. GEU Gasteiz Euskalduna elkartea, Goiena komunikazio taldea, Aiaraldea Komunikazio Lehioa eta Berria elkartu dira egitasmo berriaren bueltan eta gaur egun Araban dauden toki hedabideen (Hirinet eta Aiaraldea) osagarri izango den papereko astekaria diseinatu dute.

Bi helburu nagusirekin aurkeztu dute egitasmoa sustatzaileek: kalitatezko produktu komunikatiboa eskaintzea eta Arabako euskaldun eta euskaltzaleen sarea ehuntzea. Parte hartzeko aukera ugari emango ditu egitasmo berriak eta horretarako bi bide gutxienez proposatu dituzte sustatzalieek: Arabako kuadrila ezberdinetan eratu nahi diren lan-taldeetan parte hartuz edo harpidetza-kanpaina inguruan zabalduz.

Udazkenean egingo da harpidetza-kanpaina, baina gaur egun jadanik posible da ALEA aldizkariaren harpidetza egitea, urtean 50 euroren truke.

Egitasmoaren gaineko informazio gehiago eta parte hartzeko aukera arabakoalea.info gunean aurkitu daiteke, baita harpidetza egiteko modua ere.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude