20 aldiz topa, mintzalagun!

“Hogei urte oroitzeko
eta berriak deitzeko
topa dagigun topo egiten
dugun aldi bakoitzeko.”

Zurriolako Antzerki Eskolako kideek hainbat esketx egin zituztenMintzalagun egitasmoen 20. urteurrena ospatu zuten lehengo astean Donostiako Bagera elkarteko mintzalagun eta euskaltzaleek. Egia auzoko Gasteszenan bildu ziren, dantza, antzerki eta bertso artean, hogei urteko ibilbideari begiratu eta bide horretan aritutakoei eskerrak emateko.

Dozena bat lagunek sortu zuten lehen mintzalagun taldea, eta gaur egun 200 mintzalagun elkartzen dira, astero-astero, Donostian. Urteotan, Euskal Herri osora hedatu da egitasmoa, ikasturte honetan 5.500 mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakide baino gehiago bildu direlarik.

ML 20 urte 3Urteurreneko ekitaldian, Zurriola Antzerki Eskolako kideek mintzalagun taldeetan sortu ohi diren hainbat egoera eszenaratu zituzten, umoretik. Esketx artean, dantza eta bertsoak uztartu zituzten. Esate baterako, hainbat mintzalagunek puntuak jarri zizkioten Beñat Gaztelumendi bertsolariari. Azkenik, Dani Goñik, Bagera elkarteko lehendakariak, urteotan egitasmoaren alde lanean aritu diren lagun guztiei eskerrak eman zizkien.

Gaztelumendik urteurrenerako jarritako sorta kantatu zuten bertaratutakoek. Hemen dituzue bertsoak:

* Doinua: Oskorri taldearen “Topa dagigun”

Zorionak mintzalagunak, zorionak Bagera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude