Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioan aurkezteko epea zabalik dago

Lekeitioko Zine Bileraren 37. edizioa ospatuko da udazkenean; euskaraz egiten den zinemaren jaialdi aitzindariak beste urte batez ikus-entzunezkoen arloan egiten diren lanak erakutsiko ditu. Aurtengo edizioan parte-hartzeko aukera zabalik dago jadanik eta Zine Bilerako arduradunek beren webgunean aurkeztu dituzte oinarriak.

zinebileraEuskaraz egindako lanak aurkeztu ahal izango dira, 30 minutuko iraupena gainditzen ez duten ekoizpenak. Lehiaketan film onenak saritzeaz gain, zuzendaritza, gidoi, ekoizpen eta argazki onenak dituzten lanak ere sarituko dituzte. Bi sari berezi ere emango zaizkie gazteek egindako lan onenari eta genero ikuspegia hoberen txertatzen dituzten lanari.

Sariketan profesional zein amateurrek parte ahal izango dute eta kategoria bakoitzean lan profesional eta amateur onenak sarituko dira.

Lekeitiko Zine Bilera eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko elkarlana azken urteotan garrantzitsua da, Benito Ansola sarien bueltan harremana sortu baita.

Informazio gehiago: www.zinebilera.com

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude