Deialdia: Aisialdi eta kultur programak garatzeko teknikaria

Euskaltzaleen Topaguneak aisialdi eta kultur arloko egitasmoak kudeatzeko teknikaria behar du, irailetik aurrera Durangoko bulegoan arituko dena. Ondokoak dira deialdiaren xehetasunak

ASIALDI eta KULTUR PROGRAMAK GARATZEKO TEKNIKARIA

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

  • Kultura eta aisialdiko programa eta espektakuluen, diseinuan, antolaketan eta produkzioan eskarmentua
  • Euskara ondo menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea

Baloratuko da:

  • Gizarte eta kultur animazioan ikasketak
  • Aisialdiaren inguruko ezagutza izatea.
  • Nerabe eta gazteentzako aisialdi programatan eskarmentua
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
  • Euskaltzaleen Elkarteen mugimenduko ezagutza izatea eta kidea izatea.

Hiru hilabeterako kontratua 8 orduz eskaintzen da eta ondoren baloratuko da jarraipenerako aukera.

Curriculumak aurkezteko epea: maiatzak 23

Euskaltzaleen Topagunea
Landako etorbidea, 4  102.bulegoa  48200 Durango
Posta elektronikoz: deialdia@topagunea.org

Zalantzatarako telefonoa: 94 621 84 33

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude