25 urtetako bizipenak jasotzen ari da Berbaro elkartea

Aurten betetzen ditu 25 urte Berbaro elkarteak, Durangoko euskaltzaleen elkarteak. Urteurrenaren bueltan hainbat ekitaldi eta ekintza antolatu dituzte (tartean, maiatzaren 24an ospatuko dute Berbaroko bazkideekin eta Durangoko euskaltzale guztiekin jai eguna) eta irudia ere berritu egin dute.

Aipagarria da 25. urteurrenerako egindakoen artean elkartearen ibilbidean izandako bizipenak jasotzeko Berbaro egiten ari den ahalegina. Webgunean atal batean jasotzen ari dira  testigantzak, Berbarok sortutako hainbat eta hainbat egitasmoetan aritu diren protagonisten bizipenak.

Orain arte, Eraz aldizkariko sortzaile, 25 urte dituzten hezitzaile, udalekuetan parte hartu duten gazte eta Haur Literatur txokoan parte hartzen duen idazleen testigantzak jaso dituzte. Urtean zehar jarraituko dute bizipenak jasotzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude