Babes handia jaso du Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren diru-bilketa kanpainak

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa babesteko Goteo.org plataforman martxan jarritako diru-bilketa kanpaina duela hilabete amaitu zen. Guztira 117  babesle izan ditu kanpainak eta beraien ekarpenei esker funts nahikoak lortu ditugu egitasmoaren Web-orri berria eraikitzeko eta gure proiektua elikatzeko, laguntzeko.

mintzakide_zugabeezinHainbat lagunen babesari esker, Goteon 5.590 € lortu ditugu egitasmorako eta horrela gure hasierako helburua gainditu dugu,  bostehun eta berrogei eurotan eta markatzen genuen “hobezinaren” kantitatetik hurbil geratu gara. Kanpaina zentzuz arrakastatsua izan da.

Abentura honetatik zalantzarik gabe etorkizunean oso baliotsuak izango zaizkigun gauza asko ikasi ditugu eta oso garrantzitsuak diren beste aktibo batzuk ere lortu ditugu: babesa, egitasmoaren ikusgarritasuna eta gure proiektuarekiko benetako interesa duen pertsona kopuru handi bat ere topatu dugu.

Orain, jasotako babesarengatik hartutako konpromisoak betetzeko garaia heldu da. Webgune berria prestatzen ari gara, memoriak eta buletinak prest ditugu eta materialaren zain gaude, ahal den lasterren babesle guztioi bidaltzeko.

Ahal eta nahi duzuenok, jarraitu dezakezue gure proiektua laguntzen ekarpenak zuzenean gure kontu korrontean sartzen edo paypal kontuaren bitartez. Trukean Goteo kanpainarako sortu dugun materiala ere jasoko dituzue.

Behin kanpaina amaitua, jarraituko dugu lanean hasiberrien ilusioarekin, ikasten jarraitzeko grinarekin eta guztiokin elkarlanean aritzeko gogotsu.

Eskerrik asko bihotzez, Iruñerriko Mintzakide proiektua garatzen lagundu duzuen guztioi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude