Asteburu honetan egingo da Euskaltzaleen Topagunearen urteko batzarra

Gasteizen, Montehermoso kulturunean, egingo du Euskaltzaleen Topaguneak 2014 urteko ohiko Batzar Nagusia datorren larunbatean, apirilaren 5ean.

topagunea_bertikalaBatzarra 10,30ean hasiko da eta Topaguneko bazkide guztiak daude deituak parte hartzeko. Hiru zati nagusi izango ditu batzarrak: lehenengoan, 2013 urteko jarduera memoria eta diru-kontuekin batera, 2014 urterako Kudeaketa Plana eta aurrekontua onartzea proposatuko da; bigarrenean, Zuzendaritza Batzordea berrituko da, tartean presidente berria izendatuko delarik, eta bazkide berri bat ere onartuko da, eta; azkenik, hirugarren zatian azken lau urteetako balantzea egin eta hurrengo urteetarako lan-ildo nagusiak aurkeztuko dira.

Batzarrera hurbiltzeko, ondoko mapan aurkituko dituzue bai Montehermoso kulturunea (Fray Zacarias Martinez kalean) eta baita inguruan aparkatzeko egokiak izan daitezkeen tokiak ere (parkinak daude Artiumen, katedral berrian eta probintzia plazatik gertu).

 

 

Larunbatean bertan Gasteizen Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatutako Euskaraz Bizi eguna ospatuko da eta egun osorako plana egiteko aitzakia ederra dago.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude