Zabalik dago mintzalagunen izen emate kanpainan parte hartzeko epea

Supermintzalagunak

2013-2014 ikasturteko kanpainako komikia

Aurreko urteetan bezala, ikasturte hasieran mintzalagun taldeak eratzeko komunikazio kanpaina abiatuko dugu. Kanpaina horretan, mintzapraktika egitasmoak dituzten herri eta elkarteek hartzen dute parte, tokikotasuna mantenduz, programei nazio mailako proiekzioa emateko.

Izan ere, bi dira komunikazio ekintza honen helburu nagusiak: batetik, mintzapraktika programak eta hauen izaera gizarteratzea; eta bestetik, egitasmoetan parte hartzeko izen ematea bultzatzea. Horretarako, euskarri eta ekintza bateratuak (prentsaurreko orokorra, bideoa eta abar) eta tokian tokikoak lantzen dira (herrira egokitutako kartel eta eskuorriak, esate baterako).

Datozen asteetan kanpaina berria lantzen hasiko gara, euskaltzaleen elkarteetako dinamizatzaileek osatzen duten Mintza Batzordearen laguntzarekin. Gero eta ekintza hedatu eta bateratuagoa izan, zabalkundea orduan eta hobea izango da. Beraz, zuen herrian mintzalagun taldeak koordinatzen dituzuenei kanpainan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu.

Hemen daukazue iazko izen emate kanpainako bideoa:

Parte hartu edo informazioa eskatzeko, arrate@topagunea.org helbidera idatzi dezakezue. Izena emateko epea maiatzaren 7an bukatuko da.

Supermintzalagunak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude