Uribe Kostako hizkuntza ondarea eta Mihiluze lehiaketa bat eginda!!

Dagoeneko guztiok ezagutuko dituzue potokumeak, tribuaren berbak, imhintzioka edota eroglifikoak bezalako frogak, baina kapazak izango al zinateke froga hauek Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondarearen inguruan gainditzen? Sortu hirukote bat eta heldu erronkari!webgunrako1

—Lehiaketan herritar guztiei zabalik egongo da eta parte hartzea bi taldetan banatuko da:
  •  9 eta 12 urte bitarteko haurrek— “Mihiluze-Txiki” kategorian parte hartuko dute
  • 12 ur—tetik gorakoek “Mihiluze-Herritarrak” kategorian lehiatuko dira
Mihiluze Uribe Kosta lehiaketan parte hartzen dutenek, Labayru Ikastegiak landutako “Zer Ikusi Ha Ikasi” unitate didaktikoan jasotako tokian tokiko hizkuntza eta kultur ondarea hobeto ezagutzeko aukera izango dute modu dibertigarri batean, eta bide batez sariak irabazi!! Mihiluze Txiki kategoriako talde irabazleak Troka Abenturan 7 lagunentzako Multiabentura goiza eskuratuko du; eta helduen kategorian irabazten duen hirukoteak Regi Tabernan Dastatzeko Menu gozo bat dastatzeko aukera izango du. Irabazle guztiek ere, Mihiluze jolasa eskuratuko dute. 

 

Eta lehiaketa ondo prestatzeko, antolakuntzak erraztasun guztiak ematen dizkizue! Izan ere, azken asteotan ikasketa material berezi bat prestatu dugu zuentzat.

Multimedia aurkezpen hauetan, Uribe Kostako nagusien laguntzarekin sortutako hainbat bideo, irudi eta testu aurkituko dituzue. Materiala gero eta hobe ikasi, orduan eta errazagoa izango da Mihiluze lehiaketako frogak gainditzea!

Gogoratu hitzordu bat dugula! Mihiluze Uribe Kosta lehiaketako SAILKAPEN EKITALDIA apirilaren 5ean izango da, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 18:30ean, eta FINALA apirilaren 12an izango da, Urdulizko Kultur Etxean 19:00etan.

INFORMAZIO GUZTIA, IKASKETA MATERIALA ETA IZEN-EMATE FITXA mihiluzeuribekosta.com WEBGUNEAN AURKITUKO DUZUE. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude