TopaEguna urriaren 11an egingo da, Derion

topaeguna_kartela_webAurtengo TopaEgunak badu data eta lekua: Txorierri eskualdean, Derion hain zuzen, egingo da aurtengoa, urriaren 11an. Iaz Soraluzen egindakoak izandako harrera ezin hobearen ondoren, aurtengoan Bizkaiara jo dugu, auzolanaz eta parte hartzeaz asko dakien herri eta elkarte baten babesarekin. Izan ere, Tximintx Derioko euskaltzaleen elkarteko kideek gogoz hartu dute aurtengoa antolatzearen ardura eta hurrengo asteotan ekingo zaio inguruko eskualdeetako euskaltzaleen elkarteekin harremana hartu eta antolaketa martxan jartzeari.

Agendarako gordetzeko data, beraz, urriaren 11koa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude