Mintza Eguna Izarran izango da, maiatzaren 31n

Euskal Herriko mintzalagun guztien festa Araban izango da aurten, Izarran (Urkabustaiz). Gorbeialdeko mintzalagunek pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira.

Zita maiatzaren 31n izango da… eta momentuz hori baino ez dizuegu aurreratuko! Bazkarirako txartelak maiatzaren hasieran jarriko ditugu salgai, zuen herrietako euskaltzaleen elkarteen eta mintzapraktikako arduradunen bidez.

Bien bitartean, iazko Mintza Eguneko argazkiak ikus ditzakezue.
MINTZA EGUNA 2013

Gorde data agendan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude