Laburbiraren XI. edizioa martxoaren 14tik apirilaren 12ra

Laburbira2014_goiburuawebZazpi film labur eskainiko dira aurten hamaikagarren urtez martxan jarriko den Laburbira film laburren zirkuituan. Urtero legez, Euskaltzaleen Topaguneak herriz herriko euskaltzaleen elkarteekin elkarlanean antolatzen duen zirkuitua da, eta 2013 urtean euskaraz sortutako film labur azpimarragarri zenbait ezagutzeko aukera emango du.

Martxoaren 14an, ostiralean, abiatuko da zirkuitua Sondikan eta Atarrabian eskainiko den emanaldi banarekin, eta apirilaren 12an bukatuko da Parisko Euskal Etxean eta Berriozarren eskainiko diren azken bi emanaldiekin. Ondoren, maiatzean Tolosan emanaldi berezi batean ere egongo da film laburrak ikusteko aukera.

Guztira 30 emanaldi eskainiko dira, gehienak Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako herrietan. Agendan aurkitu daitezke emanaldi guztien hitzorduak.

Laburbiraren bidez Euskaltzaleen Topaguneak euskal sortzaileek egiten duten ikus-entzunezkoen ekoizpena Euskal Herrian bertan ezagutarazi nahi du eta horretarako herrietako aretoetara gerturatzen ditu, bestela ikusteko zail izaten diren formatu txikiko lanak emanaldi batean batuz. Izan ere, aurtengo zirkuituan eskainitako lanetako batzuk nazioarteko jaialdietan sarituak izan badira ere, gutxi ezagutzen dira Euskal Herrian bertan.

Zazpi film labur, aniztasuna

Emanaldi bakoitzak ordu eta laurdeneko iraupena izango du eta zazpi film labur eskainiko dira, guztiak ere 2013 urtean ekoiztuak. Filmen aukeraketa egiterakoan, aintzat hartu dira lanen kalitatea eta gai zein generoen aniztasuna. Horrela, emanaldiak bildu ditu oso sarituak izan diren lanak, euskaltzaleen elkarte baten babesean sortutako filme bat, jaialdi eta zinemaldi ezberdinetan estrenatutako lanak edo ikus-entzunezkoen Kameratoia rallyan irabazle izandako lana, besteak beste. Lan guztiak ikusi ahal izan ziren azken Durangoko Azokako Irudienea gunean.

Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak:

Abuztua. 2013 (17') Pello Gutierrez

Abuztua. 2013 (17′)
Pello Gutierrez

Aio. 2013 (10'04") Erabaki produkzioak

Aio. 2013 (10’04”)
Erabaki produkzioak

EuskaldunBerriarena

Euskaldun berriaren esketxa. 2013 (5’12”)
Kepa Errasti

IMHP_4

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa. 2013 (13′ 20″)
Aitor Gametxo, Maider Fernandez eta Maria Elorza

Marylin

Marylin. 2013 (11′ 15 “)
IƱaki Beraetxe

PlazaBakarra

Plaza bakarra. 2013 (3′ 06″)
Mediaworks 3.0

SormenarenBideEzkutuak

Sormenaren bide ezkutuak. 2013 (15′ 36″)
Lara Izagirre

 

Urtero modura, sortzaile eta ikusleen arteko harremana lantzeko, filmen zuzendariekin solasaldiak egiteko aukera egongo da hainbat emanalditan.

Hamaika edizio, hamargarren urteurrena

2004ko martxoaren 3an egin zen film laburren zirkuituaren lehen emanaldia, hamar urte bete berri dira beraz data hartatik. Ikus-entzunezkoen arloan guztiz finkatu den zirkuitua da Laburbira eta bere inguruan beste hainbat ekimen ere sortu ditu Topaguneak urteotan guztiotan: Kameratoia rallya, Irudienea Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunea eta Benito Ansola sariak.

Aurten ere, Laburbira egin ahal izan da tokian tokiko euskaltzaleen elkarte eta udalei eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesari esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude