"Kgunetik Kliforniara" gazteentzako twitter bidezko lehiaketa

Bizkaiko gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko, twitter bidezko lehiaketa jarri du martxan Bizkaiko Foru Aldundiak. K proiektuaren barruan abiatutako ekimena apirilaren 6ra bitartean egongo da martxan, eta twitterren bidez euskararen erabilerari buruzko argazkiak, soinuak eta bideo-Kliforniaralaburrak partekatzean datza.

18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago “Kgunetik Kliforniara” lehiaketa. Bizkaiko Lurralde Historikoan eta esparru guztietan (gizartea, etxea, landa, hiria, teknologia, eskola…) euskararen erabilera ezagutzera ematea da helburua, seguru daudelako euskeraz komunikatzea, adieraztea eta bizitzea, zilegi ez ezik, errealitatea dela.

Bizkaiko gazteek, sormena erabiliz, Bizkaiko lurraldean euskarak dituen berezitasunak gizarteratzeko ekimena da, eta bide batez euskararen erabilera sustatzeko, batez ere esparru ez formaletan, eta bereziki sare sozialetan.

Saria ez da edonolakoa. IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK (NORTH AMERICAN BASQUE ORGANIZATIONS) 2014ko maiatzaren 22tik 27ra bitartean Bakersfielden (Kalifornia) antolatu duen jaialdira joango dira irabazleak. 6 sari banatuko dira:

  • Irudi txio onenei 2 sari.
  • Bideo txio onenei 2 sari.
  • Audio txio onenei 2 sari.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sartu webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude