TOKIKOMen Batzar Nagusia, hilaren 22an

TOKIKOM logoaTOKIKOMek, Tokiko Komunikabideen Bateraguneak, otsailaren 22an egingo du bere Batzar Nagusia Aretxabaletan. Bi urteko ibilbidea egina du jadanik Topagunean bildutako komunikabideek sortutako sozietateak, eta ibilbide horren errepasoa egitea zein elkartea sendotze bidean jartzeko neurriak hartzea izango da Batzarraren helburu nagusia. Besteak beste, honako gai hauen inguruan hitz egingo da:

  • TOKIKOMek solaskidetzan egindako aurrerapausuak (HEKIMENen parte hartzea, erakunde publikoekiko harremanak).
  • Gogoetan eta estrategian markatutako ildoak eta bi solairuko etxea.
  • Finantzazio publikorako molde berriak (deialditik hitzarmenetara).
  • Publizitate bateratuak izandako emaitza urriak eta estrategia komertzial berrien beharra
  • TOKIKOM Plataformak egindako bidea (ataria.info, guaixe.net, goiena.net, anboto.org, uriola.info) eta garapen ildoak.
  • TOKIKOMen beraren funtzionamendua eta definizioa:
    • Karguak berriztea:
      • Presidente berria
      • Administrazio kontseilu berria, bazkideekiko komunikazio organo gisa
    • TOKIKOMen datozen urteotarako zeregina, eta horretarako beharrezko baliabideak:
      • Zuzendari berria izendatzeko prozedura

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude