Guk geure kulturaz, kulturari buruzko gogoeta irekia

Guk geure kulturazKulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, kulturgintzan ari diren zenbait eragilek gogoeta irekia antolatu dute otsailaren 27an Durangoko Landako Elkartegian. Gogoetaren sustatzaileek uste dute Euskal Herrian kulturgintzan ari diren guztiok elkartu, nork bere jardunetik hitz egin eta aurrera begira egin daitekeenaren gainean adostasuna bilatzeko ordua dela. Horregatik, deia egin diete kulturgintzaren arloan ari diren era guztietako eragileei:

  • sortzaileei (literatura, musika, antzerkia, bertsolaritza, dantza, arte-plastikoak, ikusentzunezkoak…)

  • antolatzaile eta bitartekariei ( herri mugimenduetakoa, publikoa, pribatua)

  • hartzaileei ( kultur kontsumitzaile aktibo eta kezkatua)

  • hezkuntzako eragileei ( hezkuntza arautuan edota ez arautuan )

  • komunikabideetako bidelagunei ( kultura lantzen duzun kazetari hori)

Otsailaren 27ko gogoeta GUNE IREKIA deritzon metodologiarekin egingo da eta gaiaren gaineko kezka duen jende guztiari egin diote parte hartzeko gonbitea.

Gogoetan parte hartzeko izena eman behar da eta egunean bertan 10 euro ordaindu (antolakuntzaren kostuak eta eguerdiko buffeta ordaintzeko).

Guk Geure Kulturaz gogoetaren sustatzaileak dira: Ahotsenea, Eskena, Karraskan, Kulturalive eta MIE.

Informazio gehiago Guk Geure Kulturaz jardunaldien blogean aurkitu daiteke.

2 comments for “Guk geure kulturaz, kulturari buruzko gogoeta irekia

  1. Edurne
    2014/02/12 at 10:19

    Kaixo:
    Gogoeta honen gaineko mintegia ikusi dut. Kultur Dinamizatzailea naiz eta Ama izan berri naiz eta haurra oso txikia da gogoetara joan ahal izateko. Jakin gura nuke mintegiko gogoetak publikoak egingo dituzuen, irakurri ahal izateko eta hórrela bada non eskuratu daitezkeen. Oso mintegi interesgarria dela iruditzen zait eta datorren bat antolatu beharko zenuketen proposamena luzatzen dizuet:
    gogoetatik ( identifikaturiko beharretatik ) aurrera pausuak emateko urratsak. Eskerrik asko eta jarraitu hórrela¡¡¡

    Edurne Soraluze Igoa

     
  2. Euskaltzaleen Topagunea
    2014/02/13 at 10:21

    Aupa Edurne,
    Hauxe antolakuntzako kideek kontatu digutena:

    “Topaketetako gogoeta, ekarpen, proposamen eta ondorio oro http://www.geuk14.wordpress.com blogean erakutsiko ditugu. Gune Irekia deritzon metodologia erabiliko dugunez, aurrez zer eztabaida-ondorio emango diren zehaztea sano gatxa bada ere, gure asmoa topaketa hauek azkenak ez izatea da”

    Mila esker!

    Euskaltzaleen Topagunea

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude