Gazte bilbotarrei zuzendutako Harrapazank egitasmoaren 9.edizioa martxan

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean  gazte bilbotarrei zuzendutako “Harrapazank” aisialdi zirkuitu arrakastatsu eta aintzindariaren bederatzigarren edizioa abian jarri du . Aurtengoa ere nobedadeez betetako edizio izango dela aurreikusita, ez da harritzekoa parte hartzaileen kopurua inoiz baino handiagoa izatea: Harrapazank eszena egitasmoan 95 talde apuntatu dira, guztira 345 parte hartzailerekin, eta Sortuzank tailerretan berriz 200 dira parte hartu duten gazteak, ia plazen %100 bete arte.

Euskararen erabilera gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte hartzaileen bitartez gazteen motibazioan eragitea lortu eta gazteen gustuko ekintza parte hartzaile eta erakargarriak eskaintzera bideratutako egitasmo aitzindari honek sare sozialak baliatu ditu berriz ere gazte bilbotarren komunitatea sendotze aldera, eta horren lekuko da www.harrapazank.com ataria. Web gunean Euskara Zuzendaritzak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatutako programari buruzko informazio zehatza eta egokitua aurkitzeaz gain, gazteak, parte hartzaile pasiboak izatetik aktibo izatera pasatzen dira, norabide biko komunikazioa sortuz.

Gazteen gustu, eskaera zein merkatu joeretan oinarritutako egitaraua diseinatu da aurten ere. Gauzak honela, nobedadeak Harrapazank eszenan, Sortuzank tailerretan zein izen ematean izan dira. Eta izen emateez azpimarratu, web gunetik soilik bideratuko direla: bertan www.harrapazank.com atarian ekintza bakoitzean apuntatzeko izen-emate fitxa bana dute eskura gazteek.

HARRAPAZANK ESZENA

Bederatzigarren edizio honetan Harrapazank Eszenaren programaren testuinguruan adin tarte desberdinen beharrak eta nahiak hobetzeko bi adin-talde bereizi dira: 9-13 (Harrapazank Junior) eta 14 eta 18 urte bitarteko gazteak (Harrapazank Senior). Sormena eta talentua ezagutzera emateko tarte honetan, gazteek -aurten 345ek eman dute izena- taldean landutako ikuskizunak aurkezteko aukera izango dute –guztira 95 talde bildu dira-. Kategoria bakoitzeko 1.000 euroko bono saria jasoko dute. Antzerkia, dantza, musika, monologoak, txisteak, bertsoak, … ezagutzera emateko kastinak ondoko aretoetan egingo dira:

Bilborock aretoan Martxoak 24, 25, 26 eta 27, 17:30etatik 20:30etara edo Martxoak 29 11:00etatik 14:00etara. Talde bakoitzak bere ikuskizuna aurkezteko 3 eta 5 minutuko tartea izango du.

Harrapazank 2014 egitaraua

Finalak ondoko egunetan egingo dira:

  • Harrapazank senior gala, apirilaren 12an 19:00etan Bilborock aretoan
  • Harrapazank junior gala, apirilaren 13an 18:00etan Bilborock aretoan

SORTUZANK TAILERRAK
Beste alde batetik, bederatzigarren edizio honetan Sortuzank egitasmoa (bigarrenez) ere martxan jarriko da gazteen gustuen tankerako tailerrak eskaintze aldera; inoiz baino tailer gehiago izango dira, batik bat iazko arrakasta ikusirik kasu bakoitzeko saio bat baino gehiago antolatu direlarik. Gazteen sormen gaitasuna bultzatzeko helburua duten tailer hauetan alde teorikoa eta praktikoa landuko da, beraien sormen gaitasuna sustatzeko.  Tailerrek arrakasta itzela izan dute eta plazen ia %100a beteta daude. Besteak beste argazkilaritza, txalaparta, dj, graffitia, cupcake edo bitxiak egiteko tailerrak eskainiko dira hurrengo egun eta tokietan.

Argazkilaritza tailerra:

-Otsailaren 19 eta 20an (18:00-20:00) Ibaiondoko udaltegian, La Bolsan ( Pelota kalea, 10).

Txalaparta tailerra:
-Otsailaren 21ean (18:00-20:00) Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1).

DJ tailerra:
-Otsailaren 18an (18:00-20:00). Basurtuko udaltegian (Zankoeta,1).
-Otsailaren 24an (18:00-20:00). Basurtuko udaltegian (Zankoeta, 1).

Graffiti tailerra:
-Otsailaren 25ean (18:00-20:00) Euskalduna zubipean.

Cupcake tailerra:
-Otsailaren 26an (18:00-20:00) Deustuko udaltegian (Agirre Lehendakaria 42).

Bitxigintza tailerra:
-Otsailaren 27an (18:00-20:00) Abandoko udaltegian (Barrainkua, 5)

 

HARRAPAZANK TRIBUAREN BERBAK SAIOAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude