D ereduaren aldeko kanpaina

modelod_kartelaNafarroako hainbat udalek sustatutako D ereduaren aldeko kanpainan parte hartu du Euskaltzaleen Topaguneak aurten. Ikastetxeetako matrikulazio garaia martxan dagoen honetan, urtero modura, asko dira han-hemenka martxan jartzen diren D ereduaren aldeko kanpainak eta Nafarroan, urtero modura, hainbat udaletako euskara zerbitzuek beraiena martxan jarri dute. Aurten, Euskaltzaleen Topaguneak kanpainaren sorkuntzan eta garapenean lagundu du.

“Modelo D: Experiencia + Excelencia = Resultados” kanpaina guraso erdaldunei zuzenduta dago nagusiki eta D ereduan ikasi dutenen edo guraso direnen testigantzetan oinarritu da.
Kanpainaren euskarriak eskuragarri dituzue hemen:

Modelo D: Experiencia + Excelencia = Resultados from Modelo D on Vimeo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude