Antolatu nahi duzue "Irakurri, gozatu eta oparitu" zuen herrian?

Zortzigarren urtez antolatuko da aurten irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa, Euskaltzaleen Topaguneak eta tokian tokiko euskaltzaleen elkarteek sortutako egitasmoa. Urtero modura, liburuaren nazioarteko egunean (apirilaren 23an) jarriko da martxan egitasmoa eta ekainerarteko iraupena izango du.

Zuen herrian antolatu nahi baduzue, martxoaren 14rarteko epea duzue elkartean adostu eta egitasmoaren koordinatzaileari jakinarazteko.

Egitasmoaren funtzionamendua ezagutzen ez baduzue oraindik, hona lau urratsetan zertan datzan Irakurri, gozatu eta oparituk:

1-     Liburutegira joan eta bertako mailegu zerbitzua erabilita euskarazko liburu bat  hartu, etxean irakurtzeko.

2-     Liburua irakurritakoan, liburutegira itzuli, dagokion fitxa bete eta erosketa-txekea jaso.

3-     Liburu dendara joan, eta erosketa-txekea erabili beste liburu baten prezioaren %25 edo %50 ordaintzeko.

4-     Erositako liburua lagun, senide, ikaskide, lankide,…. bati opari ( edo, nork bere buruari, noski)

Egitasmoak irauten duen artean, hileroko zozketak eta ekintza osagarriak antolatu ohi dira martxan egoten den herri eta eskualdetan. Gainera, egitasmoak elkarlanerako aukera paregabeak eskaintzen dizkio elkarteari (herriko liburutegi eta liburudendekin, zein bestelako eragileekin).

Informazio gehiago nahi izanez gero, egitasmoaren arduradun Manuel Morenorengana jo dezakezue.

igo_banner

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude