Motibazioari buruzko topaldia izango da urtarrilaren 30ean

Euskaltzaleen Topaguneak XI. Topaldia antolatuko du urtarrilaren 30ean, ostegunean, Durangoko Elkartegian. “Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen” izeneko jardunaldian, motibazioa izango da gai nagusia.

Erabilera sustatzea izan dugu ardatz urteetan tokiko eta nazio mailako euskaltzaleen Topaguneetan. Euskaraz bizitzeko guneak sortzea, elikatzea. Erabileraren garrantziaren berri gizarteratzea, horren aldeko baliabideak, diskurtsoak  eta legeak aldarrikatzea.

XI. topaldia

Aurtengo jardunaldietan, ordea, euskara erabiltzera edo ez erabiltzea bultzatzen gaituzten motibazioak aztertu nahi ditugu. Motibazioa aipatzean zeri buruz ari garen aztertu nahi dugu, hizkuntza batean edo bestean aritzera zerk animatzen gaituen ikusi, euskara erabiltzearen aldeko euskaltzaleak sentsibilizatzeko zeintzuk tresna edo diskurtso erabil genitzakeen, eta abar.

Horretarako, soziolinguistikan eta hizkuntzaren inguruko beste zenbait arlotan aditu diren lagunak izango ditugu topaldian, esate baterako Iñaki Martinez de Luna, Esti Amorrortu, Rosa Ramos eta Julen Arexolaleiba.

Aipatu bezala, Durangon izango da jardunaldia edo topaldia, urtarrilaren 30ean, eta egun osokoa izango da (09:00-18:00). Ez da parte hartzeko lekurik geratzen. 

EGITARAUA

1 comment for “Motibazioari buruzko topaldia izango da urtarrilaren 30ean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude