Kultur Errotaren eskariak egiteko epea zabalik; ikuskizun zerrenda berritua

Kultur ErrotaEuskaltzaleen Topaguneak KULTUR ERROTAren 17. edizioaren lehenengo eskaintza, urtarriletik uztailera bitartekoa, martxan jarri du. Elkarte bazkideok urtarrilaren 8tik 30era bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:

  • Irizpideak. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.
  • Ikuskizunen zerrenda. Aukeran dauden 153 kulturgile eta 175 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa ( 25 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.
  • Eskaera orria. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude