Zergatik ez? batzordean bazkide berriei parte hartzeko epea berriro zabalik

2012an zabaldu den bideari segida emango diogu 2014an.

Iaz Zergatik ez? Batzordea eratu genuen tailerrak emateko interesa erakutsi zuten bazkideekin. Batzordekide eta Federazioaren artean hitzarmena sinatu genuen tailerraren kudeaketa adosteko. Hitzarmenean jasota daude  tailerra emateko baldintzak, eremuen banaketa, jaso beharreko formazioa, prezioak  eta beste

zergatikez 

Adostu genuenen artean 2014an, federazioko beste bazkideei batzordean parte hartzeko aukera eskaintzea dago eta honen bidez horren berri eman nahi dizuegu.

Informazio gehiago edota interesa izanez gero,  Oskar Zapatekin harremanetan jarri zaitezte: oskar@topagunea.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude