Irakurri, Gozatu eta Oparitu, motorrak berotzen

Euskal literatura ezagutaraztea, euskaldunak liburutegietara hurbiltzea eta irakurzaletasuna sustatzea helburu dituen IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoak bere 8. edizioa izango du 2014an.

IGO kartel horizontala

Antolakuntza lanetan hasita gaude eta laster jakinaraziko dizuegu zein den 2014ko egutegia eta prozedura. Kanpainaren ardatza, beti bezala, apirilaren 23an ospatu ohi den Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan kokatuko da.

Datorren urteko planak egitean, beraz, ez ahaztu zuen agendatan lekutxo bat gordetzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude