Diru bilketa kanpaina Iruñerriko Mintzakide programarako

Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean, goteo plataforma ezagunean.

Topaguneak koordinatzen duen Iruñerriko Mintzakide proiektua 2.004. urtean hasi zen bere ibilbidea egiten 80 boluntariorekin. Urtez urte, gero eta mintzakide gehiago hurbildu dira gurera. 2012-2013. Ikasturtean 600 bat mintzakide koordinatzera iritsi ginen, ahalegin

handiarekin.

Zenbakiak esanguratsuak dira. Proiektuak bilakaera izugarria izan du. Hau dudarik gabe oso berri ona da. Baina kudeaketa atalean arazo handia dugu: Hainbeste lagun koordinatzeko finantzazioaren bilakaerarik ez da egon zortzi urte hauetan eta 80 boluntario horiek koordinatzeko genituen baliabide berekin segitzen dugu, gaur egun 600 lagun ditugunean.

Kanpaina honen bidez 5.050 euro bildu nahi ditugu gutxienez, eta horretarako 40 egun ditugu. Edonork lagundu dezake nahi duen diru-kopurua jarriz, baina muga jakin batzuk gaindituz gero, trukean saritxoak eskuratzeko aukera ere badago. Animatu eta parte hartu, guztion artean bultzada ederra emango diegu Iruñerrian euskaraz bizi nahian dabiltzan 600 lagun horiei… eta beste horrenbesteri ere!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude