Bizkaiko Foru Aldundia – 2014ko diru-laguntzak

Abenduaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dirulaguntzak emateko oinarri-arauak argitaratu ziren.

  • 2014ko ekitaldian euskarazko aldizkako argitalpenak argitaratzen dituzten merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banakako enpresaburu, profesional eta irabazteko asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako.
  • 2014ko ekitaldian euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko pertsona juridikoentzako.
  • 2014ko ekitaldian euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinak gertatzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banakako enpresaburu eta profesionalentzako

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 2an hasi eta 31n amaitzen da.

http://aplijava.bizkaia.net/BT00/SumarioUltimoServlet

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude