AEDren Palindromo Lehiaketaren 4. edizioa

Arrasateko AED Elkarteak Euskarazko Palindromo Lehiaketaren 4. edizioa antolatu du. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 15era arteko epea dute euskarazko palindromorik ederrena proposatzeko.

Irabazleak Debako TXINDURRI ITURRI nekazalturismo/sagardotegiak oparitutako bi lagunentzako sagardo afaria, logela eta gosaria jasoko ditu opari. Arrasateko palindromo onenaren sortzaileak ere izango du bere saria, Udalako UXARTE jatetxeak oparitutako bi lagunentzako afaria.

Oinarri osoak eta bestelako jakingarriak, AEDren webgunean topa daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude