Oskorrik emango dio hasiera Udagoieneko Osterari, Zallan

Larunbat honetan hasikOskorri. Udagoieneko Osterao da Udagoieneko Osteraren 14. edizioa. Azaroaren 29ra arte, punta puntako bost kultur ikuskizun izango dira Bizkaiko beste hainbeste udalerritan: Oskorri (Zallan), Gatibu (Bilbon), Gabrielen Lekua (Bermeon), Benito Lertxundi (Basaurin) eta Eñaut Elorrieta (Ermuan).

Aipatu bezala, Oskorrik emango dio hasiera Udagoieneko Ostera kultur zirkuituari. “Gabriel Aresti biszitan” azken lanarekin helduko dira Zallako Zine Antzokira, azaroaren 16an, 20:00etan. Hona hemen emanaldiari buruzko informazioa:

 Oskorri sortu aurretik ere, kideek aspaldiko harreman sakona zuten Gabriel Aresti poeta handiarekin. Gabrielen influentzia ukagaitza ez da soilik Oskorriren kantetan nabari, baizik eta baita, gerora, historikoki garatuko zituen arlo diferente gehienetan ere. Sorreratik 30 urte luze pasata, Oskorri iturburuetara itzultzen da, Gabriel Arestiren errepertorioa nahiz berak inspiratu edo ukitu kantak taularatzen dituelarik. Hona hemen, beterano askori ostera giharrean hunkitzeko manera eta gazteei Aresti ezagutarazteko modu ederra.

Kontzerturako sarrerak BBkren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean zein aretoan bertan eros daitezke, 8€-tan.

Hauek dira Bizkaian zehar izango ditugun gainontzeko ikuskizunak:

  • GABRIELEN LEKUA ikuskizun berria. Azaroaren 28an, osteguna. Bermeoko Kafe Antzokian, 20:00etan. Sarrera 6€

* Oharra: Gatiburen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira. Benito Lertxundiren kontzertura joan nahi baduzue, azkar ibili, sarrera gutxi geratzen dira eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude