IRUDIENEA. Abenduak 8, igandea

11:00 LABURBIRA film laburrak (zenbait aurkezpenetan sortzaileak egongo dira).

“EUSKARAZ BIZI” LASKORAIN IKASTOLAN. Izarne Olano, Aritz Larreta

“Euskaraz Bizi proiektuak Laskoraini eman diona eta bertan izan duen ibilbidea azaltzen dira, proiektuaren parte izan diren bizipen eta oroitzapenetatik.”

AIO. Asier Sustaeta

“25 urte atzera gertaturikoak…eromenera darama sendi oso bat.”

AIO KARTELA kartela Marylin

MARYLIN. Iñaki Beraetxe

“Marylin txakurrak atzean utzi nahi du iluntasuna… Askatasunari eta adiskidetasunari kantua.”

ABUZTUA. Pello Gutierrez

“Julenek mugitu ezin den amonaren ardura izango du uda euritsuko arratsalde sargorietan. Egunek aurrera egin ahala, hasierako axolagabetasuna jakin-min bilakatuko da. Kontakizun bat maitasuna eta izuaren mugan.”

 

12:30 GU ERE HARRERA FAMILIA GARA. Zuondoan elkartea (dokumentala sortzaileekin).

“Lehenengo dokumentala egiteko ideia harrerako umeen eta beraien familien inguruan sortzen den inkognitari erantzuten saiatzea da. Dokumentalaren egitura Euskal Herriko errealitate eta gune desberdinetako familiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago, eta horiek gauza bat partekatzen dute: guztiak ala guztiak harrera familiak dira. Bideoak gurasoen, anai-arreben… eta harrerako haurraren inguruan bizi diren gainerako pertsonen esperientziak ezagutarazten ditu.” 

 

14:00 LABURBIRA film laburrak (zenbait aurkezpenetan sortzaileak egongo dira).

IRUDI MINTZATUEN HIZTEGI POETIKOA. Aitor Gametxo, Maider Fernandez Iriarte eta Maria Elorza. Benito Ansola Saria 2013.

“Gizon batek hitzak lekuak direla esan zigun. Horrela, sei hilabetez tokiz-toki ibili ginen, euskalki ezberdinetako esamoldeak bilatzen. Bidaia horretan topatutakoarekin sei esapide batu eta hiztegi txiki bat osatu dugu, pantaila hitz irudikatuen eta irudi mintzatuen topagune dela pentsatuz.”

CROSS CULTURE SURF. Cross Culture Surf elkartea

Cross Culture Surf: Surfaren bidez, kulturak elkartzen.

“Proiektu aintzindari honek gazteei bidaiatzeko, surfa egiteko, jendea ezagutzko eta kultura berri bat esperimentatzeko aukera ematen die. Parte-hartzaileei beraien kulturak elkarbanatzera bultzatzen zaie bereziki diseinatutako ekintzen programe baten bidez; hala nola, herri-nortasunaren inguruko tailerra.”

PATERFILIA. Iñigo Kintana.

“Aita-alba artean sinatutako kontratu berezia kontatzen digu.”

Paterfilia_ Farib

BRANKA. Mikel Zatarain.

“Gatazka politikoak konpontzearen ondorioz iragana berreraikitzearen inguruan eztabaida ugari sortzen dira, gatazka bera bezain biziak batzuetan, interpretazioen borroka sinbolikoa bailitzan. Guztiek egiten dute lan historiak gaizki gogora ez ditzan. Historia idazteko kontuan izan behar dira eztabaidan dauden gogoeta paraleloak eta ziurtatu kanpoan inor ez dela geldituko. Eztabaida horra iristen denean indarkeria iraganeko gauza da.”

SUTIK. 2d1.

“Bide bat egin dugu sutara. Argia itzulerarako bidaia. Sustraietara begiratu, oinarrian arakatu, norbanakoa gainditzen duen energia gardenetik edan. Eta horrela sortu da SUTIK: koadroak, eskulturak, ipuinak, gastronomia, argazkigintza eta mitoak batzen dituen eta udazkenean osorik aurkeztuko den gure proiektu berria.

Anboto inguruan berrelikatu dugu, gogo eta gorputzez, sua. Gure lagunekin, Etxebarrirekin, naturarekin. Eta zurekin, orain. Gero, udazkenean aurkeztuko da proiektu guztia. Artelan hauek dira, beraz, gure barruko sutik jaiotako ke arrasto bizia.”

 

15:30 ROAD TO MEMPHIS. Belceblues musika taldea.

“Belceblues talde bergararra, Euskal Herriko Blues txapelketa irabazi ostean, Amerikako Estatu Batuetan izan zen munduko txapelketan Euskal Herria defendatzen, Memphisen (Mississippi ibaiaren bihotzean). Dokumental honetan, txapelketa horren nondik norakoak lehen pertsonan kontatzeaz gain, bluesaren jatorria eta ibilbidea laburbiltzen ditugu munduko blueslaririk onenen irudiekin: B.B. King, Elvis Presley, Albert King… Musikaz betetako irudiak. Gozatu!”

 

18:00 KAMERATOIA. Sari banaketa eta emanaldia.

Kameratoia, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya, Durangoko Azokan izango da aurten. Abenduaren 6an parte hartzaileek film laburrak egiteko gaia eta ezaugarriak jasoko dituzte, eta 48 ordu izango dituzte lanak aurkezteko.

Igande arratsaldea, talde irabazleen lanen emanaldia eta sari banaketa izango dira. Zuzenean emango dira jakitera irabazleen izenak! 

2012ko irabazlea XIRIMIRI taldea izan zen: 


* ITZULI EGITARAU OROKORRERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude