IRUDIENEA. Abenduak 7, larunbata

IRUDIENEA

11:00 BIDEOKLIPAK sortzaileekin

Euskal musika taldeen bideoklipak, kasu batzuetan taldekide eta sortzaileekin.

  • Solte, “Deabruarekin hizketan”.
  • Astalapo, “Fracking”.
  • Siroka, “Ez al zaizu iruditzen?”
  • Josu Bergara, “Bikini beltza”. Josu Bergara kantautoreraren hirugarren diskoa “Katiuska gorriak” izenburuagaz argitaratu zen Taupaka elkartearen babesagaz. Bikini beltza abestia zorionari buruzko kantua da. Iñigo Sbeltza zuzendari Zumaragarrak zuzendutako bideoklip berezi honetan Motion Graphics teknika erabili dute fantasiazko Bilbo hiria irudikatzeko.

 

12:00 MAHAINGURUA: “Begiradaren atzeko aldean”.

Hizlariak:

  • Iratxe Fresneda (EHUko irakaslea)
  • Olatz Beobide (zine zuzendaria)
  • Aitziber Garmendia (aktorea)
  • Mireia Gabilondo (zuzendaria eta aktorea)

Moderatzailea: Goizalde Landabaso (kazetaria)

Irudienea 2013 - Mahaingurua

 

14:00 LABURBIRA film laburrak (zenbait aurkezpenetan sortzaileak egongo dira).

SORMENAREN BIDE EZKUTUAK. Lara Izagirre  (Ibai Elorza Sarasketa editoreak aurkeztuko du).

“Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zuzendariak beren ideiak eta sorkuntza-proiektuak batu dituzte goi-sukaldaritzaren eta hurbilen dugun zinemaren mundu ezezagunera eramango gaituen film labur hau egiteko.”

 

HONDARTZA. Amaia Badiola

“Iraganean bizi den emakume baten oroitzapenean kokatzen gara. Oroitzeko, emakumeak argazkietara jotzen du, baina halako batean ohartzen da ezin daitekela beti iraganeko oroitzapenei lotuta bizi. Iragana atzean uzten duen unea da, hain zuzen, hemen agertzen zaiguna. Iraganak berebiziko garrantzia du, 1937ko Gernikako Bonbardaketa baitago tartean. Hau guztia argazki bidez azaltzen da.”

Hondartza, Amaia Badiola

 

POTXUAK KALEAK HARTZEN. Maialen Kaltzakorta / Eider Etxebeste

Lekeitioko Emakume Taldearen hastapenetatik, gaur egun arteko ibilbidea eta borrokak jasotzen dituen dokumentala da. Urte guztian gauzatutako ekintza ezberdin ugari uztartuz.  

Potxuak kaleak hartzen

 

15:00 LOREAK ERREPIDEAN. Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño (aurrerapena/trailerra sortzaileekin).

Irudienea 2013. Egitaraua

2014an estreinatuko den fikziozko filma da Loreak Errepidean. Filma nola ekoizten ari diren kontatuko dute Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok (gidoilari eta zuzendariak) eta Xabi Berzosa ekoizleak.  

Fitxa artistikoa: Itziar Ituño, Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea eta Ane Gabarain

“Errepide bat, istripu bat, lore sorta bat. Hiru emakume. Hiru era desberdin pertsona maitatu batek uzten duen hutsuneari aurre egiteko. Oroimena eta ahanzturaren arteko borroka bat. Posible al da ahanztura behartzea? Eta oroimena? Eta borroka honen gainetik, memoriak bere bidea egiten badu?”

 

16:00 THE ARLOTES. Uraitz  Klandestino eta Ruben Sanchez (aurkezpena sortzaileekin).

Gazte eta helduentzako marrazki bizidunak. Crowdfunding-aren bidez lagundutako proiektua nola garatu duten azalduko dute sortzaileek, eta kapitulu bat erakutsiko dute.

” ‘The Arlotes’ musika talde bat dira, taldearen izena izen bereko taberna bategatik hartu dute, ‘beren egoitza soziala’ dena. Gasteizen bizi dira, baina EH osoan ibiliko dira (eta laster munduan ere). Goiz neska langile nafarra, Bego ikasle bizkaittarra, Iñi ikasle gipuzkoarra eta Harry ikaslea eta patatateroa dira taldekideak, baina beste pertsonaje batzuek ere parte hartzen dute: Bacterius tabernaria, Txapas polizia…

XX eta XXI. mendeen artean bizi dira era anakroniko batean, artean tabernetan erretzen zen eta euskal gatazka ere sutan zen…”

 

16:30 “81 AMAMA”. Izaro Glez. Ieregi (dokumentala sortzailearekin).

Amama biloben erlazioak aztergai. 

“Lan honen bitartez gure hurbileneko amama generazioari hurbilduko gara, amama-biloba transmisio formetan sakonduz. Euskal Herriko herrialde ezberdinetako amamak eta bilobak izango dira gure protagonistak. Beraien baserritik alde egin eta bizitzaren gako izan duten horren gainbehera urtez urte ikusi duten zuzeneko lekukoak dira gure amamak, belaunaldi hori izan da bizitza tradizionalaren gordailu izan den azkenengoa.

Dokumental partehartzaile batean bilduko dira galdera hauen erantzun propio eta kritikoak, ikuspegi zabaletik eta ikuslea protagonista bilakatuz.”

 

18:00 AMAREN ESKUAK. Mireia Gabilondo (filmaren proiekzioa eta zuzendariaren aurkezpena).

“Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.”

 

20:00 EMAK BAKIA. Oskar Alegria (filmaren proiekzioa).

“Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.”

* ITZULI EGITARAU OROKORRERA  


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude