IRUDIENEA. Abenduak 6, ostirala

11:00 KAMERATOIA. Aurkezpena

Kameratoia-Logo

Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya da KAMERATOIA. Gazte sortzaileei zuzendutako lehiaketa da, eta bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa. Aurretik izena eman duten gazte taldeek 48 ordu izango dituzte film labur baten gidoia osatu, grabazio lanak egin eta edizio lanak burutzeko.

Abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburraren gaia eta bertan islatu beharko dituzten irudien zerrenda jasoko dute. Abenduaren 8an, igandean, parte hartzaileek bideoak aurkeztu beharko dituzte, eta arratsaldeko 18:00etan irabazleen lanen emanaldia eta sari banaketa izango dira.

Informazioa www.kameratoia.com webgunean.

 

12:00 EUSKARA JENDEA. Ibaizabal/Mendebalde eta Zenbat Gara elkartea (dokumental sortako 6. atala, sortzaileekin).

“MUNDUA OSATZEN”

Pizkunde aroa 36ko Gerrak moztu zuen, baina indarrez berpiztu zen 60ko hamarkadan izugarrizko lana bururatuz mendearen azken erdian: kultura, hizkuntza batu, irakaskuntza, hedabideak sortu… Azken urteotan euskarak lurralde eta funtzioak galdu (Ipar Euskal Herrian bereziki) eta irabazi ditu aldi berean. Bestalde, hiritartu egin da. Egun, inoiz ez bezala, euskaldun gehienak hirietan bizi dira.

Hala ere, euskaldungoak minorizaturik jarraitzen du: familia transmisioak zailtasunak ditu, hainbat tokitan euskara ez da ofiziala eta, ofiziala den tokietan, ez dago erdararen pare. Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka berriak ditu, galdera berriak ditu, eta galdera berri horiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu.

13:30 EUSKAL HERRIKO NONBAIT. Gontzal Fontaneda (dokumentala sortzailearekin).

Euskal Herriko mugaldean, Arabako Errioxaldean hain zuzen, euskara berreskuratzeko eta sustatzeko egin eta egiten duten ahalegin izugarria azaleratzeko dokumentala. Gaztelaniaz azpititulatuta.

 

15:00 XORA. Peio Cachenaut (DVDaren aurkezpena sortzaileekin)

Xiberoan kokatzen ixtorioan, idazle izan nahi duen gazte baten gorabeherak, bai eta haren osaba idazlearekiko harremana. 

Fikziozko filmaren DVDaren aurkezpena. Bertan izango dira Peio Cachenaut (zuzendaria), Dominika Rekalt (aktorea) eta Mixel Etxecopar (Hebentik elkartea). Filmaren zati bat ikusteko aukera egongo da, eta sortzaileekin solasaldian arituko dira ikusleak.

16:00 MENDIFILM jaialdiaren aurkezpena. “Arditan” (Egoi Markaida) eta “The Pinnacle” (Paul Dieffley) filmeen emanaldia.

Nazioarteko mendiko zinema jaialdia da Mendifilm. 6. edizioa Bilbon izango da, abenduaren 13tik 22ra. Jaialdiaren berri emateaz gain, aurreko edizioetan saria lortutako bi filmen emanaldia izango da.

Arditan. 30′ (Euskal Herria 2011, Egoi Markaida)

Mendiko Kultura Saria 2011ko Mendi Film Jaialdian

“Artzain bat eta heren familiaren egunerokotasuna agertzen du Arditan lanak. Enrikek, etxeko gizona bera, erretiroa hartu berri du, baina langintzan jarraitzen du ardiak zainduz 13 urte zituenez geroztik egin izan duen bezlaxe. Bere aita eta aitona ere artzainak ziren eta baserri berdinean bizi ziren. bere argasoek izan zuten bizimodutik Enrikerenera gauzak ez dira asko aldatu”

 

The Pinnacle. 60′ (Eskozia 2010, Paul Dieffley )

2010eko Mendi Film Jaialdiko Sari Nagusia

“Jimmy Marshall eskoziar alpinismoaren aintzindarietako bat da. Lan honetan Eskozian edukitako eskaladaren inguruko bizipenen hausnarketa egiten du. Narrazio bereziak, 50. hamarkadan protagonistak berak Ben Nevis lehen aldiz igo zueneko irudi ikusgarriekin daude jantzita.

 

18:00 IZAN PIRATA, JAIA ERALDAKETA SOZIALERAKO TRESNA. Donostiako piratak (dokumentala sortzaileekin).

Donostiako jai herrikoien mugimenduari errepasoa. “Zer da jaia? Zein funtzio du? Nork antolatu behar lituzke? Jaia eraldaketa sozialerako tresna dela ulertzen dugu. Horregatik zabaldu genituen belak Donostiako Piratok. Irekita ditugu oraindik jai herrikoien alde. Dokumentalean Donostia nola abordatu genuen kontatzen da. Izaera aldarrikatzailea zuen ekimen hura Donostia abordatuaren sinbolo nagusi bilakatzen dugu urtero milaka pertsonak.”

Dokumentalari buruzko nondik norakoak azalduko dituzte sortzaileek, eta gero filmaren emanaldia izango da. 

 

20:00 GOENKALE “Help, socorro, ezkondu!”  (TV Movie-aren aurre-estreinaldia, aktoreekin).

Goenkalek 20 urte bete dituen honetan, telebistarako film batekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Goenkaleko jarraitzaile sutsuentzako oparia, filmeko sortzaile eta aktoreekin.

Goenkale

 

* ITZULI EGITARAU OROKORRERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude