IRUDIENEA. Abenduak 5, osteguna

UME ETA GAZTEEN EGUNA

10:30 BIKOIZKETA TAILERRAIRUDIENEA, bikoizketa tailerrak (ikastetxeetako ikasleentzat)

Ikastetxeetako DBHko gazteentzako tailerra. Ikasleak bikoizleekin egongo dira, eta arlo honen barruan murgilduko dira ordu batez: “Take” bat  (bikoizketa lan unitatea) nola egiten den ikasiko dute, bikoizleak lanean ikusiz lehendabizi, eta eurak bikoizle bihurtuz ondoren. Azkenik, beren lanaren emaitza ikus-entzungo dute.

11:45 BIKOIZKETA TAILERRA (ikastetxeetako ikasleentzat)

13:00 BIKOIZKETA TAILERRA (ikastetxeetako ikasleentzat)

14:15 BIKOIZKETA TAILERRA (ikastetxeetako ikasleentzat)

15:30 ZINEMA EUSKARAZ: Kerity ipuinen etxea

IRUDIENEA Zinema Euskaraz

Natanaelek laster beteko ditu zazpi urte, baina oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena oinordetzan uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak euren liburuetatik irteten dira. Alegiazko pertsonaia horiek arrisku larrian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Betirako desagertzeko zorian daude, baita hainbat belaunaldietan zehar umeek miretsi izan dituzten istorio liluragarriak ere. Natanaelek bere lagun berriak eta euren istorioak salbatu nahi baditu, arrisku handi eta abentura ikaragarriei aurre eman beharko die. Denak salbatuko dituen esaldi magikoa garaiz irakurtzeko gai izango da?

 

17:00 ZINEMA EUSKARAZ: Chef zorionaren errezeta (7 urtetik gora)

IRUDIENEA Zinema Euskaraz

Alexandre Lagarde chef handia ez da ondo konpontzen bere jatetxearen zuzendaritza berriarekin, azken honek sukaldaritza molekularraren aldeko apustua egin duela eta. Apurka-apurka Alexandreren sukaldari-taldeko kideak atzerriko jatetxeetara aldatu dituzte. Lagarde etsita dago, ez dauka ideiarik Gidako gastronomia kritikariek ebaluatuko duten menu berria osatzeko. Inspirazioa eta laguntzaile berri bat behar ditu. Eta orduan ezagutuko du Jacky, goi-sukaldaritzan zaletua den sukaldari autodidakta, burugogorra eta talentu handikoa.

 

 

18:30 ZINEMA EUSKARAZ: Kon-Tiki

IRUDIENEA Zinema Euskaraz

1947a, mundu guztia zirrarak jota dago Thor Heyerdahl gazte abenturazaleak espedizio harrigarri bati ekin diola ikusita – 4.300 itsas miliako bidaia egingo du Ozeano Pazifikoan zehar Kon-Tiki izeneko baltsa batean. Live bere emaztearekin Markesa Uharteetan hainbat egun eman ondoren, Thorrek Hegoaldeko Itsasoko Uharteak Hego Amerikarrek hartu zituzten ustea dauka, milaka milia ekialderagotik etorrita. Igerian jakin ez eta uraren beldur izan arren, Thorrek kondairatako itsas bidaia bere kabuz egitea erabaki du bere teoria frogatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude