Gabriel Aresti protagonista izango da Udagoieneko Osteran

Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua Bizkaiko udalerrietara helduko da azaroan. Jadanik 14 urte dira Udagoieneko Ostera antolatzen hasi ginenetik, eta azaroaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan. Egitasmoak euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen du antzokietara, eta aurtengoan, ondorengo herrietan izango da: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan.

Aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko sortu zen zirkuitua, eta lan horretan jarraitzen du gaur egun. Aipatu bezala, bost emanaldi izango dira Udagoieneko Osteran. Horietako bik, Oskorrik eta Gabrielen Lekua ikuskizun berriak, Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango dute gogoan. Hona hemen programazioa:

Kartel orokorra. Udagoieneko Ostera

  • Azaroaren 16an, larunbata. Zallako Zine Antzokian, 20:00etan. Sarrera 8€

OSKORRI, Gabriel Aresti Bizsitan: Taldearen sorreratik 30 urte igaro direnean, iturburuetara itzuli da Oskorri, Gabriel Arestiren kantekin zein berarengan inspiratutakoekin.

  • Azaroaren 22an, ostirala. Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan. Sarrera 12€ aldez aurretik, 15€ egunean bertan

GATIBU: “Zazpi kantoietan”, Gatibu musika taldearen bosgarren diskoa da. Rocka zazpi kantoietara bideratuta, mundura. Bihotza irakiten jartzen duen musika.

  • Azaroaren 28an, osteguna. Bermeoko Kafe Antzokian, 20:00etan. Sarrera 6€

GABRIELEN LEKUA: Gabriel Arestiren ondarea ezagutarazteko sortutako ikuskizun berria. Horretarako, musika, bertsolaritza, ikus entzunezkoak eta bestelakoak batuko dira oholtzan.

  • Azaroaren 29an, ostirala. Basauriko Social Antzokian, 20:30ean. Sarrera 18€

BENITO LERTXUNDI: Orioko bardoaren azken lana da “Oroimenaren oraina”. Lan berriak betiko kantuekin uztartuta, bere Bizkaia maitean.

  • Azaroaren 29an, ostirala. Ermuko Ermua Antzokian, 22:15ean. Sarrera 10€

EÑAUT ELORRIETA: “Deserriko kantak” da Eñaut Elorrieta musikariaren bakarkako lehen lana. Deserriari ertz guztietatik begiratuko dio Ken Zazpiko abeslariak.

 

Sarrerak Kutxabanken orotariko kutxazainetan, interneten zein aretoetan bertan eros daitezke. Gatiburen kasuan, Kafe Antzokian (zein webgunean) eskuratu daitezke. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

 

Oharra:

* Ermuko emanaldia Ermua Antzokian izango da, eta ez kartel orokorrean ageri den Lobiano Kultur Gunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude