EUSKARAREN GINKANA hastear da!

Euskararen GinkanaDagoeneko zabalik dago Kutxa Ekoguneak  Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean urtero antolatzen duen Euskararen Ginkanan izena emateko epea. Abenduaren 3an emango zaio hasiera lehiaketari eta egun horretara arte eman ahalko da izena. Edizio honetan lehen aldiz taldekako parte-hartzea izango da.

Hizkuntza aniztasuna gaitzat hartuta, taldeek internet bidezko sei proba erantzun beharko dituzte finalera sailkatu ahal izateko. Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan lehiatuko dira finalistak. Saria 3.000eurokoa da, taldeak babestu nahi duen euskararen aldeko proiektu bat finantzatzeko.
Informazio gehiago: www.euskararenginkana.net

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude