Zabalik dago Irudienean ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea

Uste baino lehen helduko da urte bukaera, eta ohartzerako, Durangoko Azokan izango gara. Aurten, hirugarren urtez, IRUDIENEA ikus-entzunezkoen gunea izango dugu bertan. Gunearen helburuak, euskarazko sortzaileen erakusleiho izatea eta hauek hartzaileekin harremanetan jartzea dira. Horretarako, era guztietako lanen proiekzioak eta aurrez aurreko aurkezpenak izango dira bertan.

IRUDIENEA

Irudienean sortzaile guztiei lekua egin nahian, bertan lanak proiektatzeko eta parte hartzeko izen emate epea zabaldu dugu. Aurreko urteetan gu aritu gara lanen bila, baina seguru gaude asko eta asko galdu ditugula, eta Euskal Herri osoko sortzaileak izan nahi genituzke bertan.

Aipatu bezala, gunearen helburua euskarazko ikus-entzunezkoak hedatzea da, sortzaileak eta ikusleak harremanetan jarriz. Era guztietako lanak izan daitezke, hala nola film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, spotak, bideoklipak eta abar.

Lanak aurkezteko epea urriaren 15era arte dago zabalik. Parte hartzeko, ondoko txostena bete eta eskatzen diren datuekin arrate@topagunea.org helbidera bidali behar da. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan aipatutako helbidean edo 673.428.464 telefono zenbakian.

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude