TopaEguneko bazkarian izena emateko epea

Irailaren 28an Soraluzen dugun hitzordurako herriko elkarte gastronomikoen laguntza handia izango dugu. Bazkaria bertokoek prestatuko dute. Hala ere, TopaEguna baino lehen jakin nahi genuke zenbat lagun egongo garen bazkaritarako eta beraz, lehenbailehen izenak emateko eskaria egin nahi dizuegu.

Ondoko helbidean duzue izen-emate orria: http://www.topagunea.org/topaeguna

Bi gune egongo dira bazkaritarako: bat umeena izango da (umeak eta gurasoak egongo dira bertan) eta bestea herriko elkarte gastronomikoetan (bigarren honetan kultur ekitalditxoak egongo dira bazkaldu ondoren). Izena emateko epea: irailak 23, astelehena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude