TOKIKOM gauzak astero Euskadi Irratian

Euskadi Irratiarekin egindako hitzarmen baten ondorioz, TOKIKOMeko hedabideek presentzia izango dute astero-astero Euskadi Irratiak estreinatu berri duen programazioan.

Ainhoa Etxebestek gidatzen duen Mezularia magazine berrituan, astelehenero-astelehenero, TOKIKOMeko hiru hedabide gonbidatuko dituzte bakoitzak tokiko albisteen berri eman eta elkarrekin komentatzeko. TOKIKOM gauzak deitu diote tarteari eta, esan bezala, astelehenero izango da, 18:30etatik aurrera.

Lankidetza horren bidez, TOKIKOMeko hedabideek oihartzun handiagoa lortuko dute batetik, eta Euskadi Irratiak, berriz, bere edukiak aberastu ahal izango ditu tokian tokiko xehetasunekin. Lankidetza formula hau ilusio handiz hartu dute bi aldeek, eta elkarlan zabalago baten hasiera izateko esperantza ere bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude