Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin

Mikel irizarrek eta Zigor Etxeburuak akordioa sinatu dute DonostianEuskaltzaleen Topaguneak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hiru helburu nagusirekin:

  • Topagunearen berregituratzea laguntzea
  • Aldundiak nahi duen hizkuntza politikaren ebaluazio sozialerako egitasmoa garatzea
  • TOKIKOM tokiko komunikabideen bateragunea sustatzea

Mikel Irizarrek eta Zigor Etxeburuak sinatu duten hitzarmenaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euroko laguntza emango dio Topaguneari, hiru lan horiek aurrera ateratzeko.

Bihar, Topa Eguna

Federazioak, bihar, Topa Eguna ospatuko du Soraluzeko Pil-Pilean elkarteak antolatuta, Deba bailarako gainerako elkarteen laguntzaz. Zigor Etxeburua Euskerako foru zuzendariak dei egin die herritarrei Topa egunean parte har dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude