LAN ESKAINTZA: Auzoko dinamizatzailea Eskoriatzan

Euskaltzaleen Topaguneak lagun bat kontratatu behar du AUZOKO egitasmoa Eskoriatzan gauzatzeko. Hona eskaintzaren nondik norako zehatzak:

Zer da AUZOKO?

Eskoriatzako kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea.

Egitasmoaren helburuak:

  • Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea
  • Eskoriatzan zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea
  • Hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.

Eskatzen da:

  • 2 hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea.
  • Taldeak dinamizatzeko gaitasuna.
  • Hizkuntzekiko sentsibilitatea.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Aniztasunarekiko interesa.
  • Eskoriatza ondo ezagutzea.
  • Ordutegi malgua izatea.

Eskaintzen da:

  • Topaguneak egindako kontratua, astean 7 ordu eta erdiko dedikazioarekin. Irailaren erdi aldera hasi eta abendu bukaera arte. Urtarriletik aurrera jarraitzeko aukera egon daiteke.
  • Topagunearekin lankidetzan Eskoriatzako Auzoko proiektua dinamizatzea.

Curriculumak aurkeztea:

  • Curriculumak auzoko@topagunea.org edo euskara@eskoriatza.net helbidera bidali beharko dira.
  • Aurkezteko azken eguna: 2013ko irailaren 16a.

Curriculumen arabera aukeratuko du Topaguneak langilea, baina beharrezkoa balitz elkarrizketa batera deituko ditu egoki iritzitakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude