Formazio eskaintza: Elkarteen kudeaketa ekonomikorako tresnak

GAIA: ELKARTEEN KUDEAKETA EKONOMIKORAKO TRESNAK

HELBURUA: Elkarteen kudeaketa ekonomikorako tresnetan sakontzea ahalik eta erabaki ekonomiko eraginkorrenak hartu ahal izateko

HARTZAILEAK: Topaguneko bazkideak orokorrean. Baina elkarteko ardura ekonomikoa duenari zuzendua gehienbat. Oinarrizko kontabilitate ezagutzak izatea gomendatzen da.

IRAUPENA: 8 ordu presentzial eta ariketa praktikoetarako on-line bidezko tutoretzak bi astez.

DATA: irailaren 24 eta 26an. Tutoretzak urriaren 8a bitartean

ORDUA: goizeko 10:00etatik 14:00etara

TOKIA: Durangoko Elkartegia

MATRIKULA: 30€ (gehi BEZ) – Kredituak izanez gero bonifikatzeko aukera egongo da.

IZEN EMATEA: irailaren 16a azken eguna aitziber[abildua]topagunea.org / goizane[abildua]topagunea.org Tel. 94 621 41 15

Informazio gehiagorako ikusi atxikitako informazio orria edo jarri gurekin harremanetan.

Bide batez jakinarazi nahi dizuegu urrian Elkarteok ditugun administrazio arloko betebeharrak ezagutzeko beste ikastaro bat antolatuko dugula. Horren inguruko informazioa aurrerago helaraziko dizuegu.

icon Kudeaketa ikastaro eskaintza 201309

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude