TopaEguna irailaren 28an, Soraluzen

Euskaltzaleontzako jai eguna izango da irailaren 28a. Soraluzen bilduko gara Euskal Herri osoko euskaltzaleak irailaren 28an. Batu, elkartu, aldarrikatu, trukatu, ospatu!

Euskaltzaleen elkarteetan biltzen gara asko, baina askoz ere gehiago gara, eta badugu egunik? euskaltzaleen egunik bada gure egutegietan?

Deba bailarako euskaltzaleen elkarteak eta Euskaltzaleen Topagunea denetarako lekua izango duen eguna antolatzen ari gara  Soraluzen: jaia, elkartrukea, erronka, proba, kultura eta ospakuntza.

Hurrengo egunetan emango ditugu egitarauari buruzko xehetasunak. Bitartean, hasi taldeak osatzen eta gorde eguna agendan!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude