TopaEguna

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma ta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

eta kriskitin eta kraskitin

eta larrosa eta krabelin

hartu lili bat eta erantzi

hostoz hosto ametsak eraiki

Errioxa, Getari, Baigorri

Bakio ta beste euskal herri

Atoz, batu Topa Egunera

Topa dagigun denok batera

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma ta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

Emaiozu euskera

emaiozu aukera

Eman zure kolorea

Izan zazu adorea

emaiozu elkartea

lagunak eta artea

eman topagunea

bat egiteko gunea

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma ta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

Eskailen gora elkarrekin

Mailarik maila gorantz egun

Euskaltzaleok ospatu ditzagun

365 egun

 

Irriz irri, herriz herri lortua

Euskal Herri larre loratua

norbere forma ta kolorea

Topa! Ta emaiozu balorea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude