Mintzalagun, zain duzu 10 eguneko egonaldia Etxalarren

Etxalarko Mintzapraktikarako Barnetegia

Aurreratu genizuen bezala, Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek mintzalagunei zuzendutako 10 eguneko bi barnetegi antolatu dituzte uda honetarako. Uztailean sartu gara dagoeneko, baina oraindik garaiz zabiltzate oporrak euskaraz eta lagun artean igarotzeko.

Lehen txanda, uztailaren 18tik 28ra izango da, eta bigarrena, abuztuaren 22tik irailaren 1era. Euskaraz aritu eta bizitzeko gogoa daukan edozein izango da ongi etorria barnetegian.  Hamar eguneko egonaldia 375€ baino ez dira, lotarako tokia, otorduak eta ekintzak barne. Zer egin daiteke bertan? Denetarik! Inguruko txokoak ezagutu, tailerrak, euskal kantu eta dantzak, mitologia, sendabelarrak… Udarako planik ez badaukazue, aukera bikaina da hau!

Joan den apirilean, Euskal Herriko hainbat txokotatik joandako 50 bat mintzalagun Etxalarko Mokorreko Borda baserrian elkartu ziren. Egindako bi topaketen helburua, herri desberdinetako mintzalagunak harremanetan jartzea izan zen, gainontzekoen errealitatea ezagutu eta lagun berriak egiteaz gain, euskaraz gozatzeko aukera izanik. Horretarako, hainbat ekintza egin zituzten, hala nola ibilaldiak, sukaldaritza eta masaje tailerrak, herriko etxeen historia ezagutu, kantugintza eta abar. Mintzalagunek eta Mokorreko Borda baserriko kideek oso balorazio positiboak egin zituzten, eta horregatik antolatu dituzte udako egonaldi horiek.

 

Izena emateko bi modu dituzue:

* Informazio gehiago, etxalarkobarnetegia.blogspot.com webgunean edo arrate@topagunea.org helbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude