UEUren udako ikastaroak zabalik

UEUk zabalik dauka aurtengo udako ikastaroetako matrikula epea. Urtero bezala, ikastaro aukera oparo eta zabala daukate UEUko lagunek. Hala ere, honako hauek nabarmendu nahi izan dizkigute Topaguneko kideoi:

Euskara eta kirola: euskara sustatzeko eredu eta baliabideak

  • Iruñean, uztailak 22 eta 23, 12 ordu
  • Helburuak: Kirolean euskaraz aritzeko ereduak bildu eta ezagutzea. Kirola eta euskararen arteko harremanaren inguruko hausnarketa bultzatzea. Kirolean euskaraz aritzeko proposamenak lantzea. Euskara sustatzeko kirolaren potentziala aztertzea.

Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn

Ikastaro honetan, lehenik eta behin tresna bakoitza aurkeztuko da eta ondoren hauek erabiltzen erakutsiko zaie ikasleei, amaieran izan ditzaketen duda guztiak argitzeko astia egongo delarik.

  • Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
  • Data eta ordutegia: Uztailak 17 eta 18. 09:00-14:00.
  • Helburuak:
    • Hezkuntzarako baliagarriak diren tresna eta zerbitzu ezberdinak ezagutaraztea.
    • BigBlueButton eta Popcorn maker tresnak ezagutaraztea.
    • IFTTT zerbitzuaren bidez, Interneteko zenbait zerbitzu hobeto ustiatzen ikasi.
  • Irakaslea: Gorka Julio Hurtado. Informatikaria eta teknologia berrietan aditua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude