Mintza Eguna, hitzez esan ezin direnak

Ez genuen alferrik esaten Mintza Eguna mintzalagunen jaia dela. Zer nolako giroa izan genuen larunbatean Elgoibarren! Balorazioak egiteko txanda izaten da oraingoa, baina ezin erakutsi gabe utzi argazki kamerekin betirako izoztu genituen uneak. Egunaren laburpen bat ikusi nahi duzue? Hemen daukazue!

Herriko bertsolari eta dantzari gazteek egin ziguten ongi etorria.

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Eguna ondo hasteko, Joxeanek hamaiketakoa jateko baimena eman zigun. Elgoibarko berbalagunek prestatutako tortillak dastatu genituen!

MINTZA EGUNA 2013

Eta behin tripak beteta, Elgoibarko txokoak ezagutu genituen, tarteka kantuan, Peio Arrietarekin. Eta trikitilariekin, noski!

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Nahikoa ikasita, dultzaineroek gidatu gintuzten kalejiran.

MINTZA EGUNA 2013

Bazkarian ez zen saltsarik falta, irrintzi, kantu, topa… eta janaria ona, ezta?

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Sari banaketa hunkigarria izan genuen, barre egin genuen, Bagerako kideek liburu bana eman ziguen opari…

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Eta Ziarda eta Narbaiza bertsolariek egunaren laburpena egin zuten.

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Azkenik, ezin gorputzak astindu gabe geratu. MP5 erromeriako lagunek berehala berotu zuten eguna!

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Eta kontatu ezin ditugunak…

MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013 MINTZA EGUNA 2013

Zoragarria izan zen Elgoibarko Izarrako lagun eta berbalagunek jaia antolatzeko izandako indar, borondate eta ilusioa. Goizean goizetik kartelak jarri, mahaiak prestatu, pegatinak banatu zein hamaiketakorako tortillak egin zituzten. Ez hori bakarrik, egunean zehar zein iluntzean laguntzeko prest egon ziren uneoro. Eta hala ere, erromerian ez zuten dantzarako gogorik galdu! Eskerrik asko, Elgoibarrek izar txiki asko dituela erakutsi diguzue!

Datorren urtean berriz elkartuko gara. Eta bitartean… segi bihotza irekita mingainak dantzan, eta baietz aurkitu zuen burua argazki hauetakoren batean! Barren aldizkariko lagunek ateratako argazkiak dira hauetako asko. On egin!

MINTZA EGUNA 2013

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude